XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Marinettiren etsairik jarraikorrenetako batek, La Voceren zuzendaria zen Giuseppe Prezzolinik, 1923an faxismo eta futurismoaren arteko ezberdintasunak azpimarratzen dituen testu bat idatzi zuen.

Berak faxismoa jerarkia, tradizioa, autoritatearekiko begirunearekin identifikatzen du, Erroma eta Aintzinatasuna oroitzen pozten zen eta katolizismoaren nahiz monarkiaren aurka borroka ausartagoa egin beharko lukeen mugimendu batekin.

Futurismoa, hain zuzen ere, guzti horren aurkakoa zen.

Nola uler daiteke Carli eta Marinettik mugimendua hain bortizki utzi ondoren berriro bertara itzultzea handik urte batzutara, mugimendua ofizialki eskuindarra eta erreakzionarioa izanik?

Futurismo eta faxismoaren arteko topaketa berri hau 1923-24ean gertatu zen.

1928an Marinetti Italiako akademiko izendatzen dute.

Erantzuna konplexua da, eta oraingoz ez derrigorrez behin-betikoa.

Badirudi, hala ere, gauza bat garbi dagoela: Marinettik nahiago zuela bere mugimenduak bizirik irautea berak bere ideia politikoei eustea baino.

Marinettik mugimenduak bizirik jarrai zezan boterean laguntza aurkitzea ahalbidetuko liokeen konpromiso ziniko eta aldendu bat bilatu zuen.

Marinettik politiko esperientziadun baten antzera burututako identifikazio hori biguna izan zen, eta gutxienez bere testuetan diktaturazko erregimenarekiko konpromiso puntu zehatz bat aurkitzea ahalbidetu zion.

Futurismo e fascismo (Foligno, 1924) bere testu politiko garrantzitsuenetako batean zera dio:

Futurismoa mugimendu artistiko eta ideologiko bat da, (...).